Junes Casenave Harigile


Save this PDF as:
 WORD  PNG  TXT  JPG

Tamaño: px
Comenzar la demostración a partir de la página:

Download "Junes Casenave Harigile"

Transcripción

1 Junes Casenave Harigile Txomin Peillen Santa Grazin, Zuberoan 1924an jaio zen, Junes Casenave Harigile. Aita oihantzaina (iguraina) zuen eta biarnesa zen; ama, berriz, euskalduna. Ama haren ezagutzeko parada izan nuen: euskara eta herri medikuntza oso jakituna zen emazte goxo eta isila. Casenave abade jaun horren bizitza azaltzeko, hiru gako hitz erabili behar lirateke: Lana, Fedea eta Euskara. FEDEA Gazterik, hamar urterekin, erabaki zuen apez izatea eta Betharamera joatea. Hogeita lau urterekin apeztu zen eta aspaldian santu euskaldun zen Mikel Garikoitzek sortu, Betharameko Bihotz Sakratuaren apez bezala sartu. Frantzian behera Limousinen irakasle zegoenean, beti, denbora berean apez lana zeraman; azkenean erdietsi zuen Donapaleura itzultzea eta geroago apez gisa Zuberoara. Orhiko txoria Orhin laket baita Larrainen erretore izendatu zuten; orain, 1985 urteaz geroztik erretore da Altzain eta zortzi parrokiren arduraduna. Bere apaiz lanen eta idazle lanen artetik, elizako idazkiak ontzen ditu, eta lasaialdi ariketak irakasten. 243

2 Txomin Peillen LANA Apez lanez kanpo irakasle eta pedagogoa izan da, baita kolegio zuzendari; bere bizi guztian halere izpiritua ez baita gorputza gabe garatzen ez da kabineteko idazlea izan, kirolzalea, mendigoizalea eta besteei gorputzaren lasaitzeko eta sendatzeko antzak erakutsi dizkie. Gimnastika ariketak irakasteaz gain, medikuntza eztiz jendeak sendatzen dituen gizona dugu. Junes Casenave. EUSKARA Aita Casenave deitzen duguna zuberotarra da eta Santa Grazin amarekin ikasi zuberera, aski sakondu ondoren, duela hogeita hamar urte, elizako eta eskoletako lanek asti apur bat utzi ziotenean, hasi zen bere euskalkian idazten. Junes Casenave Harigile. 244

3 Junes Casenave Harigile Berak uste eta aldarrikatu du, beti, etenik izan ez dadin, euskalkia bizi den bitartean, irakatsi eta idatzi behar dela; horretarako metodoa eta hiztegiak argitaratu ditu, halere uste du Zuberoatik kanpokoentzat idatzi behar denean euskara batua beharrezkoa dela, eta horrela bere aholkuz baita sortu zuen talde giroan herriko ikastoletan lehenik euskalkia irakasten da, gero bigarren mailara igotzeko euskara batua. Donapaleuko kolegio zuzendari egon zenean, berdintasunaren frantses lema aplikatuz, nahi zuen frantsesa bezala euskaraz ikasle guztiek zerbait ikas zezaten, eta urtea hasi baino lehen guraso guztiek hartzen zuten papera Voulez vous que votre enfant ne fasse pas de basque? Nahi al duzue zure haurrak euskararik ez dezan egin? Eta inor ez zen ausartzen ezezko horri baia ematen. Orain, ez dakit zertan den Donapaleuko kolegioan euskararen irakastea. Frantziak euskararenganako izan duen politika maltzurra salatu du, baina berak dionez, ez du sekulan ere zer alderdiren alde zen aipatu, ez eta besteei aholkatu zer bozkatu behar zuten. Noski, begi onez ikusten duela Hegoaldean gertatzen dena, baina horretaz ez du, une honetan idatzi nahi. IDAZLEA Curriculumean ikusiko duzuenez antzerkiak ditu gehienik idatzi, hots tankera zaharreko eta gai berrietako pastoralak. Zoritxarrez, bere antzerki kutunenak ez dira taularatu, ezen gaur herriek aukeratzen dituzten gaiak eta batzuetan gure Junes Aita gaixoak, presaka sei hilabetez beren gustuko pastorala idatzi behar dietelako. Pastorala zergatik? Hau baita zuberotar gehienak ukitu ditzaken literatura mota. Haurtzaroan ikusi Moises pastoralak gure Junes Casenave, berak dionaz, euskaltzale eta pastoralzale bilakatu zuten. Mixel Etxekopar 245

4 Txomin Peillen nire ikasle izana euskaltzaletu zen, honela, pastoral batean, haurtzaroan aingerua izan baitzen eta ohartarazi nion, egun hartan turka jokoa zuela. Eta erantzun zidan hori adinaren eragina zela. Egia da Satan ere aingerua izan zela, omen. Hortik kanpo, olerki gehienak argitaragabeak ditu. Sarritan, euskaldunen artean gutxi egin dena, izadiarekin dituen harremanak kontatzen ditu, poemetan Junes Casenavek eta ipuinak berdin natura giro eta mito zahar giro batean idatziak dira. Apeza ez balitz esango genuke nola mila deabru astia aurkitu du hainbeste lanentzat? Hiru izen ditu horrek, organizazioa, zuzentasuna, zintzotasuna. Junes Casenaveren ekarpenak zuberotar kulturari Erran dezaket, lehenik, zabartzen ari zen hizkuntza eta kultura bati duintasuna eta edertu nahia ekarri diola. Bere idazteko bideak ez ditu beti errazak izan; garai batean, anitzen gisa, garbizaletasunak ukituak izan da, baina bere bigarren hiztegian ikusten den bezala, jakin zuen zubereraren ondasunetik hitz altxorrak, morfosintaxiko aberastasunak salbatzen eta garatzen, eta euskara batuaren ekarpenak baliatzen: Davant, Etxebarne, Sokarros, Sarrailetekin batean eta ikastolako irakasleen laguntzaz, zuberera andre zaharrari alaba ederragoa emanaz. Idazteaz kanpo, Aita Casenavek garrantzia ematen dio mintzatzeari, eta egia da, zuberotar euskaltzaleak eta euskaltzainak ez direla beren artean frantsesez mintzatzen, manex euskaltzain eta euskaltzale zahar batzuek ohi duten bezala, ez baita aski buru handiek besteei esatea euskara egin dezaten eta buru handi horiek barra-barra frantsesa erabiltzea, harrotzeko, beren buruak hizkuntza miragarri horretan berba egiten entzuteko. Ikasi gabe, euskara jakin nahi dutenek edo etxeko mordoiloaz askiesten direnek, batzuetan, gure idazleak testu zailak idazten ditue- 246

5 Junes Casenave Harigile Junes Casenave, Txomin Peillen eta Esti Izagirre Mendebaldeko Zuzendaria. la esan dute. Aitortu behar da ez duela sinplekeriez idazten eta ohi ez ziren gaietan sartzen jakin duela. Jakintsu handia izan gabe azken hamar urteetako pastoralak zuzenean eta itzulpenik gabe uler litzakete zuberotar arruntek. Aita Junes Casenavek dio pastorala idaztea ez dela lan urriena, sorkuntza dela zailena (olerkigintza), ikerketa dela luzeena, urriena, eta azken sail horietan ere ibili zaigu Junes Casenave, tai gabe, benetako etnografia saiakeretan sartuz. Elizan ere, euskarari bere lekua eman dionetan dago eta hori diot, orain, apez erdalzaleen artean, Zuberoan aski bakartia delako. Ikusiko duzuenez zuberera hitz egiten duten kristauek zer nahi eliza irakurgai daukate. 247

6 Txomin Peillen Nola nahi, bere fedeak ez dio antzinako sinesteen mespretxurik edo bazterketarik sortu, beste sinesteen edo ez-sinesteen errespetu handia duelako, joera horrek bermatu du harekin jarri dudan adiskidantza zaharra eta lagundu nau euskalzaletasun eztabaidagarrian jarraitzen. Bada, Junes Casenaveren curriculumean idatziz agertzen ez den ekarpenik ezen Herri medikuntzaz nire ikerlana egin nuenean, konturatu nintzen, nire eta andrearen onetan sendagile izan gabe, sendatzailea zela, baita jendeari gorputzaren zaintzen irakasten zuela, mens sana in corpore sano gimnastika, oinez ibiltzea eta lasaialdi terapiak, magnetismoa eskainiz. Bere buruari mugak ipini dizkiolako, berak yoga ariketak egin arren ez du irakasten, diolako Yoga ez dela teknika bat, baina gorputzarekin batean, gogoaren heziketa. Bestalde, ama sendabelar jakituna baitzen haren errezeta ugari eman dizkit eta horrela, nire liburuan, ehun eta hirurogei landare agertzen dira gisa batez edo besteez herri sendakuntzan erabili direnak eta badirudi berriz modan jartzen direnak. Erakutsi zizkidan tekniken artean digitipunktura edo hatzekin lekuak zabalduz oinazearen gutxitzea izan zen euskaldun zaharrek erabiltzen zutenez albiste jakingarriak emanaz. Gainera, Larraineko Barnetxeko jaunak azaldu zion nola haginetako mina sendatu zion Basajauna artzain gazte bati, gazte horrek egin zion harrera onaren trukean, eta geroztik artzainek dakitela, zelan min batzuen arindu, hatzekin leku berreziak tinkatuz. Txinatik etorri balitz praktika, akupunktura bezain famatua litzateke, edo Estatu Batuetarik etorri litoterapia zahar berpiztua, bezain sona handikoa. Badakit Leioako Medikuntza fakultatean, bildu nituen Zuberoako errezeta horien eta ariketa horien ikertzen ibili direla eta eskerrak Junes Casenaveri, ahaztu egitetik asko salbatu baitira. 248

7 Junes Casenave Harigile IRAKASLEA Betharamista, askoren gisa leku batetik bestera ibilia da: Beth Lehemen Palestinan, gero Frantzian Limousin aldean eta urte askotan irakasle, azkenik Euskal Herrian ere: Hogeita hamahiru urtez frantses, latin eta grekera irakaslea Hamazazpi urtez denbora berean Donapaleuko Etxekopar kolegioaren buruzagi Hamar urtez Irakasleen formakuntza jarraikiaren arduraduna Hamar urtez Pedagogia aholkulari A.E.K. fundatzaileetan Ipar Euskal Herrian eta elkarte horretan hamahiru urtez irakasle. CORPUS Kristau idazkiak Bere lan potoloena Egün orotako irakurgeiak, zubereraz izan da. Zazpiehun eta berrogeita hamar orrialdetan Bibliako testu itzuliak zubereraz ematen baititu 2002 Batarzün Berria izenarekin zubereraz eman zuen Biblia, Belokeko fraidetxean argitaratu zena Eliza sail horretan gelditzen zaizkio argitaratzeko Kontzilio Batikano 2 ko Lau manüen ützülpena, zübereraz latinetik itzulia. Xerokopiaz badago Baionako fakultatean. Halaber, argitaragabea Elizako mintzaldiak (3 urterako) 249

8 Txomin Peillen ANTZERKILARIA Kristau pastoralak San Mixel Garikoitz (1994) Jesüs (2006) Santa Engrazi (2006) Argitaragabea: San Frantses Xabierrekoa Argitaratuak: Hogeita hamar urtez hamaika pastorala euskaraz, Santa Grazi, Ibaneta, Pette basabürü, Maitena Basabürü, Zumalakarregi, Santa Kruz, Agota, San Mixel Garikoitz. Agota, Jesüs, Santa Engrazi. Pastorala bat idatzi zuen frantsesez eta okzitanieraz bearnesentzat, Argentinako lehen presidente Juan Martin Pueyrredon, jaunaz Argitaratzeko eta emateko, beste zazpi pastorala (azkena Larraine) eta Frantses iraültzaz 1989 eman beharra zen astolasterra. OLERKARIA Orhiako naba, Ibañetaz argitaratu zuen, Maulen Zühürtziako bideetan, Maiatz, 2000 Harkaitz urdina, Ekilore, Mensajero (2005) Oihanealat, Imagina ezazu Euskadi (1994) Argitaragabeak: 250 Olerki bilduma Narrazio poetikoak

9 Junes Casenave Harigile Omendua, hizlariak eta Mendebaldeko kideak. HIZKUNTZALARIA, FILOLOGOA Argitaratuak Frantses-Euskara Hiztegia Euskara-frantses hiztegia zubereratik abiatüz Xiberoan eüskaraz, 40 ikasgei Süazia, Maule, 2000 Argitaragabeak Ziberotar gramatika Latin-euskara hiztegia 251

10 Txomin Peillen SAIAKERA eta BIOGRAFIA Argitaratuak Amikuze, Izpegi, Baigorri? Sineste zahar eta ez hain zahar, mitologia ipuinak Simun Gimon Zetegieta, hagiografia Tomas Zumalakarregi gudalburua, biografia Basabürüko ipuinak, etnologia Argitaragabea: Zuberoako antzertia, ikerketa SARI ETA OHORE Euskaltzaindiako urgazle, 1982.an Euskaltzaindiko: Euskaltzain ohorezkoa da, 2000.tik E.I.E ko ohorezko bazkide 1995.tik Antzerki Toribio Altzaga, Pette Basabürü (1980), Agota (1992) Ipuin E.K.E. saria Zankamehe (1986) Maiatz saria, Ezpondari bürüz (1989) Hendaia hiria, Elürte (1989) Olerki ohore sariak Jeux Floraux du Pays Basque, Angelun (1999) 252

11 Junes Casenave Harigile Sarako Biltzar saria, sara (2000) Agosti Xaho saria, Atharratze (2005) Itzulpenak Frantsesez eta gaztelaniaz pastoral gehienak, Frantsesez mitologiazko ipuinak Inglesez Santa Grazi pastorala Zubereraz: Stefan Vul-en Niourk itzulia. Artikuluak: Zenbatu ezinezkoak dira, etnografian, mitologian, erlijioan, literaturan, hizkuntzalaritza. Azkenik zer? Ezin hobeki gauzatu du Junes Casenave Harigileek Euskaltzaindiaren lema Ekin eta Jarrai eta uste dut azken hatseraino, azken arnasaraino, horretan emango dela, ez bakarrik idatziz, mintzatuz ere hain maite duen hizkuntzan. 253

12

13

14